Páginas

miércoles, 14 de marzo de 2012

Zein da neutralitate eta objetibitatearen arteko desberdintasuna?

Nire ustetan, neutralitatea, eztabaida dagoen inguruan, bi alde nabarmentzen badira, norberaren iritzia edo sentimenduak kontutan hartu gabe, ez alde batean ez bestean mantentzea edo ez parte hartzearen jarrera litzateke.
Baina objetiboa izaterakoan ere aurreiritziak, sentimenduak eta interesak albo batean uzten dira. Baina oraingoan, egoerari, erabakiari, jarrerari... buruz hitz egiten da, horren alderdi guztiak azaleratuz (bai alde onak baita txarrak ere). Beraz, objektiboa den pertsona batek edozer gauza aztertzeko gai da, bere sentimenduak, iritziak, ideiak... azaleratu egin gabe. 

Asko nahasten diten bi termino dira, nahiko berdintsuak direlako, baina beti ere desberdinak.

Hezkuntzan eta irakaskuntzan neutralak izan gaitezke?

Klasean kasuen ariketa egin genuenean, oso argi geratu zen zein izan behar zen irakaslearen jarrera ikasleekiko.
Bai, neutralak izan behar gara. Azken finean, gai bati buruz eztabaidatzeko orduan irakaslearen iritzia oso eraginkorra da ikasleengan eta askotan ikasleak beraien iritzia eduki arren, uste dute irakasleak beti arrazoia duela eta beraz, irakaslearen partez jartzen dira, hau da, askotan, beraien iritzia aldatzen dute, irakasleak esaten duena beti ondo dagoela uste dutelako. Baina bizitza honetan, bakoitzak bere usteak izatea garrantzitsua da, denak berdinak ez garelako.
beraz, guzti honekin esan nahi dudana da irakasleak modu objetibo batean aritu behar dela, ez du bere iritzia esan behar baina bai gauza objetoboak, ikasleen usteak ez aldatzeko.

Hezkuntza, Kultura eta Gizarteratzea.

Ariketa honetan hezkuntza, kultura eta gizarteratzea gure kabuz definitzea da helburua, beraz oraintxe ekidingo diot ariketa honi:

Gizarteratzea: Gizakia gizarte bateko partaide izatean datza. Gizarteratze prozesu hau, jaiotzen garen unetik hiltzen garen bitartekoa da eta prozesu tarte horretan aldaketa zein aurrerapen handiak ematen dira.

Hezkuntza: Garapena bilatzen duen sozializazio prozesua da, jaiotzen garenetik hil arte ematen dena. Ikaskuntza-irakaskuntza prozesua dela esan dezakegu ere. Hezkuntzak balore batzuk trasmititzen dizkigu.

Kultura: Nire ustetan, kultura herri baten historia, ohiturak, hizkuntza... biltzen dituen kontzeptua da.

Jarraian Loreak eskatu zigun "zein da ordenik egokiena?" galderari erantzutea. Nire iritziz, ez dago ordenik kasu ondetan, hirurak oso garrantzitsuak iruditzen zaizkidalako, baina agian, lehena gizarteratzea jarriko nuke, nahitaezkoa iruditzen zaidalako, lehenik eta behin gizarte batean integratu behar zarelako besteak eskuratzeko.

jueves, 16 de febrero de 2012

Hezkuntza formala eta hezkuntza ez-formala.

Egunon guztioi!

Duela bi aste edo, didaktikako klasean hizketan aritu ginen hezkuntza formala, ez-formala eta informalari buruz eta orain zein hezkuntza gehiago irakastea gustatuko litzaiguke hitzegiteko ordua da.

Ikusten den bezala, magisteritza ikasten ari naiz eta horregatik, etorkizun batean, ikastola batean, irakasle bezala lanean aritzea gustatuko litzaidake. Beraz, hezkuntza formala bati buruz hitz egiten ari naiz, nahiz eta hezkuntza formalaz gutxien gustatzen zaidan gauza curriculuma izan, dena dagoelako programaturik eta, gutxi gora behera, irakasleek hor dagoena bakarrik erakutsi ahal izango dute.

Honetaz aparte, asteburuetan begirale izateko kurtsilo bat egiten nago eta honek esan nahi du hezkuntza ez-formala ematen dela bertan. Honekin esan nahi dudana da, oso gustora pasatzen ditudala asteburuak, hau da, klaseak emateko dagoen metodoa oso egokia dela iruditzen zaidala. Baina zerbait falta zaiola nabari dut. Gurekin joaten diren begiraleak, batzuetan, ez dituzte behar diren gauzak sakonki ematen, eta uste dut, arrazoi horrengatik, nahigo dudala hezkuntza formala batean aritzea, nahiz eta ez jakin etorkizun batean zer gertatuko den.