Klasean kasuen ariketa egin genuenean, oso argi geratu zen zein izan behar zen irakaslearen jarrera ikasleekiko.
Bai, neutralak izan behar gara. Azken finean, gai bati buruz eztabaidatzeko orduan irakaslearen iritzia oso eraginkorra da ikasleengan eta askotan ikasleak beraien iritzia eduki arren, uste dute irakasleak beti arrazoia duela eta beraz, irakaslearen partez jartzen dira, hau da, askotan, beraien iritzia aldatzen dute, irakasleak esaten duena beti ondo dagoela uste dutelako. Baina bizitza honetan, bakoitzak bere usteak izatea garrantzitsua da, denak berdinak ez garelako.
beraz, guzti honekin esan nahi dudana da irakasleak modu objetibo batean aritu behar dela, ez du bere iritzia esan behar baina bai gauza objetoboak, ikasleen usteak ez aldatzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario