Nire ustetan, neutralitatea, eztabaida dagoen inguruan, bi alde nabarmentzen badira,
norberaren iritzia edo sentimenduak kontutan hartu gabe, ez alde batean
ez bestean mantentzea edo ez parte hartzearen jarrera litzateke.
Baina objetiboa
izaterakoan ere aurreiritziak, sentimenduak eta interesak albo batean
uzten dira. Baina oraingoan, egoerari, erabakiari, jarrerari... buruz
hitz egiten da, horren alderdi guztiak azaleratuz (bai alde onak baita
txarrak ere). Beraz, objektiboa den pertsona batek edozer gauza
aztertzeko gai da, bere sentimenduak, iritziak, ideiak... azaleratu egin
gabe.
Asko nahasten diten bi termino dira, nahiko berdintsuak direlako, baina beti ere desberdinak.
Kaixo Paula, zure paper-zorroa ez da ikusten. Jarri ikusgai nik jarraipena egin ahal izateko eta besteek ere zure ekarpenak irakuttzeko. Eskerrik asko!
ResponderEliminar