Azkenean, paper-zorroan zerbait idazteko garaia zela erabaki dut.
Esan behar dut Ikas Komunitateei buruz hitz egitea gustatuko litzaidake, nahiz eta gaia pasa izana.
Lehenik eta behin bideo hau txertatzea nahiko erabaki interesgarria zela iruditu zait.
http://www.youtube.com/watch?v=ySAzStA-em4
Ikas Komunitateen lana egin behar genuenean Youtuben bilatzen aritu nintzen informazio berriaren bila eta honekin topatu nintzen. Nire ustez oso garbi adierazten da bideo honetan eskola tradizionalaren eta ikas komunitateen arteko desberdintasunak.
Asko txokatu zait esaten duenean... "Se pensaba que los alumnos no tenían nada que aportar, al igual que otros miembros de la comunidad educativa". Ez nago batere ados horrekin, beti esan da irakasleek ekasleei erakusten dietela, baina ez al da egia alderantziz ere gertatzen dela? irakasleek ez dute ikasleetaz ezer ere ez ikasten? Beti dago zerbait berria ikasteko eta ikasleek gauza asko irakasten dizkiete irakasleei zeharkako modu batean.
Horretaz aparte, gustatu zait ikas komunitateei buruz hitz egiten duenean. Zati batean esaten du "en el que las sillas y mesas se adaptan a la actividad", matematikako klasera joan ginean antzeman genuen aktibitate batzuetarako mahaiak eta aulkian modu ezberdin batean jartzen zirela eta konturatu nintzen askoz hobeto egiten zutela lan ikasleak. Taldeka aritzen zirenean bakoitzak funtzio bat zeukan, bat zen idazkaria, bestea arduratzen zen materialaz... eta oso proposizio egokia iruditu zitzaigun aktibitate mota ezberdinak egiteko metodoa.
"Utilizando los nuevos recursos y haciendo uso de las nuevas teknologias" esaldi honekin geratu naiz didaktikako klasean hori egiten ari garelako. Lan guztiak beti entregatu izan ditut ordenagailutik inprimitutako orri batean edota eskuz idatzitako beste batean, baina lauhilabete honetan, didaktikako klasean, hainbat metodo berriak erakutsi dizkigu Loreak, zure taldekideekin ordenagailutik komunikatzeko eta lanak bertan presentatzeko, esate baterako blog-eko ideia hasiera batean ez zitzaidan egokiena iruditu, beti uste izan dudalako lanak pertsonalki irakasleari entregatu behar direla, baina denbora pasatzen joan zen eta ez nuen bloga hain desegokia ikusten, geroz eta erosoagoa ikusten ari nintzen. Beraz, honekin esan nahi dudana da, azken finean teknologia berriak ez daudela hain gaizki beti ere modu egoki batean erabiltzen baditugu.
Gaiara bueltatuz, nire ustez, oso ondo saltzen digute ikas komunitateen ideia, baina errealitatean, gurasoak parte hartzen al dute proiektu horretan? denbora dute bertara joateko?
Nire ustez, ez badute bere seme-alaben bileretara joateko denbora ez daukatela denborarik izango proiektu horretan partze hartzeko. Baina proiektu hori ondo ateratzen bada, umeek eta ikasleek edo gurasoek asko ikasiko dute beraien artean, denek baitute zerbait aportatzeko eskubidea.
Paper-zorroarekin jarraituko dut. Aste honetan Santa Teresa ikastetxeko matematika klase bat ikustera joan gara. Klasean sartu bezain pronto karrera bukatzeko gogoak sartu zaizkit, iada irakasle bezala lan egiteko, nahiz eta oraindik ikasteko gauza asko geratu, baina lehenengo pausoa izateko ondo egon da klasera joateko ordua. Umeak nahi txundituta gelditu ziren, gure aldera begira zeuden momentu oro, gu klase dinamika ikusten genuen bitartean. Egia esan oso ondo egituratua zegoen gela, launaka eserita zeuden eta ikasle bakoitzak rol bat zuen. Horrekin konturatu naiz metodo hori oso egokia zela, taldean lan egiterako orduan bakoitzak ezinbesteko eginkizun bat zuelako, eta bat faltatzen bazen, taldea ez duela aurrera jarraitzen.
Gaur, matematikako didaktikari buruz pentsatzen jarri naiz eta haurnarketa egiteko ordua iritsi dela konturatu naiz. Betidanik irakatsi digute, bai ikastoletan bai kalean, taldean lan egiten. Proiektu honetan lan-taldearen dinamika asko praktikatu daiteke, eta geroz eta helduagoak izanda, aportazioak geroz eta handiagoak izango dira ere eta bereziki, kontuan izan behar dugu nahiz eta batzuetan bakarka lan egitea erosoagoa iruditzen zaigun, taldean lan egitea ere oso interesgarria da, berez, esaldiak esaten duen bezalaxe "la unión hace la fuerza", eta kasu askotan besteak beharrezkoak eta ezinbestekoak dira aurrera jarraitzeko, kasu honetan, proiektua ateratzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario