Páginas

lunes, 7 de mayo de 2012

Nola irakatsi dizuete gaur egun arte?

6.mailara arte gogoratzen dut, ematen ari ginen gaiaren ariketak eta ariketak egiten ikasten genuen, eta ulertzen ez bazenuen irakasleak zurekin ariketak egiten jartzen zen ulertu arte, eta egia esan oso metodo aproposa iruditzen zait, ariketa egiten benetan konturatzen zarelako ea ulertu duzun ala ez, hau da, ez du balio ezertarako irakasleak teoria azaltzen jartzea ez baldin baduzu ezer ez ulertzen, eta hau da bereziki gaur egiten dutena, irakasleak txapa ematen du eta gero klasea bukatzen da...

Zeintzuk dira zuek ondo ikasteko behar dituzuen baldintzak ?

Hasteko esan nahi dudana da ez daudela baldintza finko batzuk, bakoitzak bere baldintzak edo maniak ditu ikasterako orduan.
Nik ikasten jartzen naizenean, lehenik eta behin liburua edo apunteak irekitzen ditut eta eman dugun guztia irakurtzen hasten naiz, dena ondo barneratzeko eta ea ulertzen dudan zihurtatzeko. Ondoren, irakurri bezain laster, ikasten hasi aurretik apunteak eskuz idatziak egotea ezinbestekoa da niretzat, hau da, ikasi behar dudan guztia orri batzuetan edota kuadernoak idazten hasten naiz. Bestalde isiltasuna behar dut eta bakarrik egon behar naiz nire mahaiko gelan eserita. Hau guztia bertan badago, ikasteko ordua iristen da!