Egunon guztioi!
Duela bi aste edo, didaktikako klasean hizketan aritu ginen hezkuntza formala, ez-formala eta informalari buruz eta orain zein hezkuntza gehiago irakastea gustatuko litzaiguke hitzegiteko ordua da.
Ikusten den bezala, magisteritza ikasten ari naiz eta horregatik, etorkizun batean, ikastola batean, irakasle bezala lanean aritzea gustatuko litzaidake. Beraz, hezkuntza formala bati buruz hitz egiten ari naiz, nahiz eta hezkuntza formalaz gutxien gustatzen zaidan gauza curriculuma izan, dena dagoelako programaturik eta, gutxi gora behera, irakasleek hor dagoena bakarrik erakutsi ahal izango dute.
Honetaz aparte, asteburuetan begirale izateko kurtsilo bat egiten nago eta honek esan nahi du hezkuntza ez-formala ematen dela bertan. Honekin esan nahi dudana da, oso gustora pasatzen ditudala asteburuak, hau da, klaseak emateko dagoen metodoa oso egokia dela iruditzen zaidala. Baina zerbait falta zaiola nabari dut. Gurekin joaten diren begiraleak, batzuetan, ez dituzte behar diren gauzak sakonki ematen, eta uste dut, arrazoi horrengatik, nahigo dudala hezkuntza formala batean aritzea, nahiz eta ez jakin etorkizun batean zer gertatuko den.
No hay comentarios:
Publicar un comentario